Skip to content

Mendizaletasunerako praktika onen dekalogoa

Mendia eta natura guk bezainbeste gustoko dituzuelako, jarraian datozen jarraibideak zuenak egin ditzazuen gomendatzen dizuegu. Gozatu naturaz!

1. Saiatu mendira joateko garraio publikoa erabiltzen. Ezin bada eta ibilgailu propioa baliatu behar bada, aparkatu horretarako prestatutako tokietan.

2. Bisitatuko den eremua Babestutako Naturagune bat bada, ezagutzeaz arduratu mendiko kirolen inguruan bertan ezarrita dauden arauak.

3. Saiatu aurrez markatuta dauden ibilbideei jarraitzen, beti ere lur eremu pribatuetatik igarotzea ekidinez.

4. Langa edo ataka bat igarotzean, beti itxita utzi.

5. Mendira txakurrarekin baldin bazoaz, beti lotuta eraman.

6. Mendira bizikletan hurbiltzen bazara, moteldu abiadura baserri inguruetan edo oinezkoren batekin topo egitean.

7. Mendi ibilbide bat egiterakoan, baso-lanetan ari direnen eremu bat gurutzatu behar bada, jakinarazi langileei zein bide jarraituko den eta ez oztopatu beraien jarduna

8. Ez hartu fruiturik zuhaitzetatik, jabearen baimenarekin ez bada.

9. Zaindu ingurune naturala eta bertatik igaro ez bazina bezala utzi.

10. Lagundu landa eremuko ekonomiei eta bultzada bat eman, hango zerbitzuak erabiliz eta bertako produktuak kontsumituz.

Araudia

1.- DATA ETA LEKUA 

Txirrita Mendi Lasterketa, Altzan, 2024ko abuztuaren 4an izango da, goizeko 9:30ean. Abiapuntua eta helmuga Altzako San Martzial plazan izango dira.

 2.- IBILBIDEA 

Txoritokieta eta San Markos inguruko baso eta bideetatik zehar izango da, Altzako San Martzial plazatik hasita, eta 16,6 kilometroko luzera izango du. Ibilbidea eta bi kilometroko tarteak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartelen bidez. Helmugakoaz gain, bi hornidura postu atonduko dira. Postu horietan parte hartzaileei edariak eta jatekoa eskainiko zaizkie.

3.- IZEN-EMATEA

Mendi lasterketan parte hartzeko, bi aukera egongo dira: banakako lasterketa eta errelebokako lasterketa mixtoa (bikoteka). Lasterketariek izen ematerako garaian zehaztu beharko dute bi modalitateetako zeinetan arituko diren. Bi modalitateetako batean soilik eman ahalko da izena. Banakako proban parte hartzeko, 20€ ordaindu beharko dira; errelebo lasterketan, adiz, 30€ bikoteko. Izena emateko epea 2024ko apirilaren 29tik (20:00) 2024ko uztailaren 21era arte (20:00) izango da. Izen-emateak https://www.kronoak.com/eu bitartez bideratuko dira. Behin izena emanda, ez da dirurik itzuliko. Izen-emateak honako hauek bermatzen ditu: • Lasterketan parte hartzeko eskubidea. • Txip bidezko kronometraje-zerbitzua. • Istripu-asegurua. • Erantzukizun zibileko asegurua. • Osasun-laguntza lasterketan.. • Oparien zozketan parte-hartzea. • Hornidura postuetako janaria eta edaria. • Dutxa eta kontsigna zerbitzuak. Azkenik, korrikalari batek izenik eman gabe, edo beste pertsona baten zenbakiarekin, haren identitatea ordeztuz, proban parte hartzen badu, antolakuntzak zigortu egingo ditu eta ez dute ondorengo edizioetan parte hartzerik izango, eta egunean bertan parte hartu duen pertsona deskalifikatuta izango da. Bestalde, zerbait gertatuko balitz, antolatzailearenak diren bitartekoek ezingo liekete arreta eskaini korrikalari horiei.

4.- ERRELEBO LASTERKETA

Modalitate honetan parte hartzeko, bikoteko kide batek, gutxienez, emakumea izan beharko du. Lehen korrikalariak irteeratik Txoritokietara bitarteko ibilbidea gauzatu beharko du (7,5km), eta bertan eremu jakin bat egongo da erreleboa emateko. Erreleboa emateko “lekukoa” bikotekideari pasa beharko zaio. Lekuko hori korrikalariek horkatilean eraman beharko duten “txip” moduko bat izango da. Behin lekukoa batetik bestera pasatzerakoan, bigarren korrikalariak Txoritokietako gotorlekutik Altzako helmugarainoko bidea egin beharko du, eta bertan antolakuntzakoei lekukoa entregatu. Zernahi arrazoirengatik, lasterketaren uneren batean bikoteak lekukoa galduko eta helmugan hura entregatzerik izango ez balu, bikoteak hartu beharko du bere gain lekukoaren gastua (7 euro).

 5.- KORRIKALARIEN ZENBAKIEN BANAKETA 

Korrikalarien poltsak (dagozkien zenbakiekin) Altzako San Martzial plazan banatuko dira lasterketaren egunean, 7:30etik 9:15era arte. Zenbakiak bularrean jarri behar dira, argi eta garbi ikusgai. 

6.- ZAINTZA ZERBITZUA ETA DUTXAK

Elizako arkupeetan motxilak uzteko zaindegia egongo da lasterketan zehar. Motxila horiek bi begiraleren eskuetan egongo dira uneoro. Dutxen kasuan, plazatik gertu egongo dira aldagelak, Eraikuntza Eskola zaharrean.

 7.- MAILAK

16 urtetik gorakoek soilik parte har dezakete. Banakako proban, bi maila izango dira: absolutua (16 eta 44 urte bitartekoentzat) eta beteranoen maila (45 urtetatik gorakoentzat), kategoria orokorrean eta emakumezkoenean. • Erreleboetan maila bakarra egongo da.

 8.- SAILKAPENA

Lasterketaren kronometrajeaz Kronoak arduratuko da. Deskalifikatzeko arrazoiak: •korrikalariak zeharbideak hartzea edo ibilbide osoa ez egitea, • korrikalariak zaborra edozein tokitan botatzea eta ez prestatutako lekuetan, • Korrikalariak animaliak eta landareak ez errespetatzea, • Korrikalariak gainerako partaideekiko kirol-kontrako jarrera mantentzea, • korrikalariak erakundearen argibideak aintzat ez hartzea, • korrikalari batek zenbaki gabe korrika egitea eta • korrikalari batek beste baten zenbakia eramatea • korrikalari batek beste bati sorospena ez ematea, abisua ez ematea edo laguntzari entzungor egitea.

 10.- OPARIAK

Lasterketa posible egiten duten hainbat babesleren produktuak izango dira korrikalari bakoitzaren poltsan. Era berean, lasterketako hainbat produktu ere egongo dira bertan..

11.- SEGURTASUNA

 Udaltzain, boluntario eta Gurutze Gorrikoen laguntzaz, antolatzaileek lasterketa ondo kudeatzea eta arazorik ez izatea bermatuko dute. Antolakuntzak eskubide osoa izango du proba beste ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jo liratekeen aldaketak egiteko eta, eguraldiak edota beste eragileren batek behartuta balego, lasterketa bertan behera uzteko. 

12.- ERANTZUKIZUNA

Txirrita Mendi Lasterketan izena emanda dauden parte-hartzaile guztiek proban borondatez eta euren ardurapean parte hartzen dute. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua. Parte-hartzaile guztiei aurrez osasun-azterketa egitea gomendatzen zaie. Bestalde, antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu parte-hartzaileentzat. Hala ere, antolakuntza ez da inoiz, norberaren egoeragatik edo ekintzengatik sortutako ezbeharren, zuhurtziagabekerien, arduragabekerien, gaixotasunen, arazo fisikoen, arauak eta arautegia ez betetzearen edo proba egiten den lekura joan-etorrietan sortutako istripuen erantzule izango. Parte-hartzaileek, salbuetsi, uko egin eta libratu egiten dituzte erakunde antolatzailea, laguntzaileak, babesleak eta beste korrikalariak partaideekiko eta haien oinordeekiko izan ditzaketen erantzukizun zibileko arduretatik, eta onartzen dute antolakuntzaren, laguntzaileen, babesleen eta beste partaideen aurkako salaketarik ez dutela jarriko. Halaber, parte-hartzaileek betekizun izanen dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

13.- KONTROLAK

Ibilbidearen luze-zabalean, antolakuntzak kontrol-guneak jarriko ditu eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da. 

14.- INGURUMENA

Lasterketa mendi inguru eta bideetatik igaroko da. Beraz, tokiok behar bezala zaintzeko, parte-hartzaile guztiek zaborra hornidura postuetatik gertu jarriko diren zakarrontzietara soilik bota dezakete. Bestalde, animaliak eta landareak errespetatzea nahiz ibilbidean zehar zeharbideak ez hartzea ezinbestekoa da. Natura-ingurunearen errespetuarekin eta zaintzarekin lotuta partehartzaileentzako arauak eta betebeharrak: • Ingurumena errespetatu. Ez kaltetu baliabide natural, geologiko, kulturalak… • Antolakuntzak ezarritako eta markatutako ibilbidea errespetatu, bertatik irten gabe. • Ez bota zaborrik (hondakinak, bilgarriak, janaria, materiala,…) antolakuntzak baimendutako lekuetan izan ezik. • Beste parte-hartzaileen ingurumen-jokaera arduragabeak antolakuntzari jakinarazi. Ingurumen-arau hauek ez betetzea, zigortzeko eta/edo deskalifikaziorako arrazoia izango da. 

15.- IRUDI ESKUBIDEAK

Parte hartzaile bakoitzak ontzat ematen du antolatzaileek ateratako argazki edo bideoetan euren irudia libreki erabiltzeko eskubidea. 

16.- DATUEN BABESA

Parte-hartzaileek euren datu pertsonalak kirol helburuetarako erabiltzeko baimena ematen dute. 

17.- ARAUDIAREN ONARPENA

 Lehiaketan parte hartze hutsak arauok onartzea dakar.

EDOZEIN ZALANTZA: info@txirritamendilasterketa.eus